Eragozpen teknikoak urritu ahala, ikus-entzunezko edukiak garrantzi gorakorra hartuz doaz Sarean. Ziberkomunikabideek, ordea, bide luzea dute egiteke oraindik esparru horretan.
Egungo zibermedioetan ikus-entzunezko produktuak testuekin batera aurki daitezke gehienetan, baina ez elkarren osagarri direlako. Izan ere, gehienetan (euskarazko ziberkomunikabideetan gehiago erdarazkoetan baino) biek informazio berdinak eman ohi dituzte eta askotan, gainera, ikus-entzunezko horiek beste euskarri baterako sortuak dira jatorrian. Batzutan albisteen artean ikusgai dauden bideoak independenteak dira, baina kasu horietan hobeto dokumentatu beharko lirateke: Sareko bilatzaileek ezin dituzte bideoak behar bezala indexatu argibiderik gabe (izenburu adierazgarria, deskribapena, etiketak...). Bestalde, albiste-agentzien mendekotasuna gutxiagotu beharko litzateke, horrek pluraltasun handiagoa ekarriko lukeelako ikus-entzunezko edukietan.
Ikus-entzunezko produktuak multimedia-diskurtsoan benetan integratuta egon beharko lirateke, baina horretarako ikuspegi aldaketa nabaria behar da ziberkomunikabideetan. Eduki horiek burujabeak edo gainerako baliabideen benetako osagarriak izan beharko lirateke. Beste behin, baliabide ekonomikoen urritasunak eta denbora-faltak dakartza arazoetako asko, baina kazetariek multimedia-profila ez izateak ere zeresana du. Azkenik, euskarazko ziberkomunikabideek dituzten hutsuneak ulergarriak dira, baina ez horregatik kasu guztietan barkagarriak: gutxirekin gehiago egin daiteke beti, baldin eta helburu den ikuspegi aldaketa benetan lortzen bada.
Mostrando entradas con la etiqueta Ahozkotasuna eta multimedia diskurtsoa. Mostrar todas las entradas

2011/01/18
7. zeregina: Erreportaje multimediaren bereizgarriak
Zibergeneroen artean formularik osoena izanik, multimedia-erreportajeak hipertestualitatea, multimediatasuna eta interaktibitatea garatu behar ditu, baldin eta benetan osoa eta benetan multimedia izan nahi badu.
Egun edozein zibergenerok ustiatu behar ditu hipertestua, multimedia eta elkarreragina. Erreportaje multimedietan, beraz, ez dago inolako aitzakiarik: hipertestuak edukiei ematen dien sakontasuna, multimedia-baliabideek eskaintzen duten aberastasuna eta interaktibitaterako aukerak sortzen duen erakartze-efektua behar-beharrezkoak dira. Sarearen baliabide bereizgarri horien ustiatze-maila, ordea, ez da behar bezain altua erdarazko ziberkomunikabideetan orokorrean eta euskarazkoetan bereziki: testu idatziei ematen zaie lehentasuna oraindik; hipertestuari dagokionez, askotan barrurako loturak eskaintzen dira bakarrik, horiek informazioa behar bezala osatu ez arren; interaktibitateak ematen dituen aukerak ere ez dira behar beste erabiltzen.
Hipertestuaren, multimediaren eta elkarreraginaren ustiatzea denbora eta baliabide ekonomiko faltak mugatuta egoten da askotan. Baina, dena den, gehiago ere egin liteke: testu idatziak zaintzeari utzi gabe, bideoak lehenetsi beharko genituzke; interaktibitateari merezi duen garrantzia eman beharko genioke, hartzaileak dauden lekuetara joanda eta haien komunikatzeko moduetan jantziz, eta, azken batean, iraganeko eskemak eraberritu beharko genituzke.

2011/01/16
2. zeregina: Prozesura-urratsak eta erabaki testualak ahozko zibertestuetan
Ahozko zibertestu baten planifikazioan eta sorreran ezinbestekoa da zenbait prozedura-urrats ematea eta hainbat erabaki linguistiko-diskurtsibo hartzea. Horien kontziente izateak produktuaren kalitatean eragina izateaz gain, sortzaileari alferrikako lanik egitea saihestu diezaioke.
Oso garrantzitsua da gaia, ikuspuntua edota generoa aukeratzea, zibertestuaren helburua zein den argi izatea eta elkarrizketatu potentzialen profilak kontuan hartzea. Hala ere, ez da komeni beste testuinguratze, egituratze eta testuratze erabaki batzuk ahaztea: zibertestua hipertestu egitura baten barruan egongo dela kontuan hartuta, euskarria aukeratu behar da, eta erabaki horretan hartzailearen profilak (sozio-kulturala, geografikoa...) zeresan handia izango du; hipertestualitate, multimediatasun eta interaktibitate-aukera egokiak hartu beharko genituzke, betiere koherentzia eta kohesioa mantenduz; azterketa intertestuala burutu daiteke, geure testuaren tankerako beste testu batzuen analisia aberasgarria delako.
Beren garrantziaz jabetuta ere, erreportaje multimedia guztietarako ez da posible izango urrats eta erabaki guztiak hartzea: denbora eta baliabide faltek mugatuta egongo da askotan eduki horien sortzailea. Bestalde, zenbaitetan pausoetako batzuk ez da eman beharrik egongo (hizkuntza Euskadi Irratian printzipioz euskara izango da beti, adibidez) eta lehen urrats eta erabakiak ez dira beti berdinak izango (batzutan helburuaren zehazteak abiaraziko du prozesua eta beste batzutan gaiaren gaurkotasunak, esaterako).

Suscribirse a:
Entradas (Atom)