El Correo egunkariak bere web orrian dituen ondoko blogak dira hausnarketa hauen oinarri: Estrategia y opinión (Peio Ruiz), Esto va de sexo (Lurdes Lavado eta Mertxe Gil sexologoak), ¡Esto es Brooklyn! (Aitor Alonso), Evadidos (Carlos Benito), eta Gabinete secreto (Julio Arrieta).
Lehenbizi, agerikoa da El Correo-ren komunitatea osatzen duten blogen artean ezaugarri batzuk gailentzen direla planteamendu orokorrari dagokionez: gehienak blog indibidualak dira, txantiloi komun bat jarraituta sortu eta garatutakoak, testuari gehitzeko multimedia-elementuak jasotzeko prestatuak daudenak, komentarioak onartzen dituztenak eta erreminta jakin batzuk eskaintzen dituztenak. Badaude, halere, salbuespenak: Lurdes Lavadok eta Mertxe Ruizek blog kolektiboa dute El Correo-ren komunitatean (Esto va de sexo) eta Peio Ruizek ez du gainontzekoen txantiloia erabiltzen (Wordpress plataformaren ohiko blog baten itxura du).
Aipaturiko txantiloiaren nolakotasun nagusien artean azpimarragarriak dira ondokoak: post zaharrak automatikoki artxibatu egiten dira eta guztiak daude irakurgarri, eskuin zutabean hilabeteka antolatuta; barne bilatzaile bat dago blog gehienetan, artxiboko post-ak errazago aurkitzeko; harpidetzeko aukera ematen zaio irakurleari (Bloglines, Mi Yahoo, Google Reader, Newsgator, RSS eta Atom), eta edukiak partekatzeko aukera ere eskaintzen da (Menéame, Technorati, Del.icio.us eta Facebook plataformen bitartez). Ezaugarri horiek erabiltzaile gehiagorengana heltzea eta bereganatutako erabiltzaileak mantentzea helburu dutela ondoriozta genezake.
Komunitate honetako blogen txantiloia alde batera utzita, dena den, agerikoa da autorearen esku dagoela hein handi batean erabiltzaileengana behar bezala heldu eta blogen aukera guztiak aprobetxatzea. Horrela, egile batzuek El Correo-ren plataformak eskaintzen dituen erraztasun guztiak beren blogetan aplikatu dituzte eta, gainera, beste aukera batzuei ere onura atera diete: estekak, etiketak, argazkiak, bideoak etab. Beste autore batzuek, ordea, beren bloga testuen segida moduko bat bihurtu dute, eskura zituzten erremintei probetxurik atera gabe.
Arreta deitzen duen beste puntu bat komentarioena da. Erabiltzaileen iritzi, galdera, proposamen eta kexak autoreari helarazteko bide erraz eta zuzena izan daitezke (El Correo-ren kasuan ez dago aurretiazko moderaziorik), baina beste behin, autorearen araberakoa da feedback hori suspertu edo oztopatzea (blogetako batean ez dago komentarioak egiteko aukerarik). Azterturiko adibideetan ikusitakoari jarraiki, blogak maiztasunez eguneratu, post-ak zenbat eta gehiago landu eta edukien sorreran erabiltzaileak kontuan hartuz gero, orduan eta komentario gehiago jaso daitezke.
Laburbilduz, esatea dago El Correo-ren komunitateko blogek askotariko aukerak eskaintzen dituztela komunikazioa erraztu eta multimedia-eduki eta erreminten bidez hura aberasteko. Aukera-aniztasun horrek blogen “kontsumitzaileak” irakurle baino gehiago izatera daramatza: komentarioak egin, harpidetu, artxiboan bilatu edota edukiak partekatzeko aukera ematen zaien heinean, irakurle horiek erabiltzaile bihurtzen dira. Baina, hala ere, autoreen esku dago blogek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzea: euskarri tradizionaletan nagusi den filosofiatik haratago joan beharra dago blogak benetan osoak eta eraginkorrak izateko.
Mostrando entradas con la etiqueta ziberkazetaritza ereduak eta genero berriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ziberkazetaritza ereduak eta genero berriak. Mostrar todas las entradas
2010/10/22
2010/10/14
Kometek kolore biziz bete dute Garaio
Asteburu honetan XIII. Nazioarteko Kometa Jaialdia ospatu da Garaioko parkean, Arrazua-Ubarrundiako udalean (Araba). Ostiralean Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta horia ezarri zuen espero ziren haize-boladengatik. Eguraldiaren alderdi horrek mesede egin dio jaialdiari, euriak ez bezala.
“Lau haizetara” elkarteak antolatutako proposamen honetan 200 parte-hartzaile inguru zeuden izen emanda, EFE agentziaren arabera. Haietariko asko hurbildu dira bi egunetan zehar Uribarri Ganboako urtegi ertzera, beste hainbat kometazalerekin batera. Leku askotatik iritsitakoak ziren parte-hartzaileak –Derio, Madril, Lourdes…– eta askotarikoak ziren ere hegan jartzen zituzten kometak: kolore guztietakoak; txerri, olagarro, marigorringo edota deabru formakoak; eskuz eginak edo Garaion bertan zeuden saltokietan erosiak…
Asteburu osoan zeharreko kometa-erakustaldi eta tailerrez gain, antolatzaileek oso ekimen berezia zuten prestatua iganderako: “One sky, one world” (“Zeru bat, mundu bat”), bakea eta ingurugiroarekiko errespetua eskatzeko mundu osoko kometak hegan jartzean zetzan ospakizuna, EUROPA PRESS agentziak zabaldu zuenez.
2010/10/11
Interaktibitatea zibermedioetan
El Correo, El País eta The New Yok Times egunkarien web orriak aztertuta, parte-hartzea eta interaktibitatea ulertzeko modu ezberdinak antzeman daitezke.
The New York Times-ek ematen duen parte-hartzeko aukera bere kazetariek sortutako informazioari lotuta doa kasu guztietan: albisteak bidali daitezke, komentatu (behin erregistratuta, El Correo eta El País-en ez bezala), albiste ikusienak zeintzuk diren jakin eta albisteen feed-ak jaso.
El País-ek eta, batez ere, El Correo-k, aukera horiekin batera, inkestak, foroak eta erabiltzaileen blogak ere badituzte, eta argazkiak edota bideoak bidaltzeko eta elkarrizketa digitaletan galderak egiteko aukera ematen dute. Parte-hartzea suspertzeko aukeretako gehienak “Participa” izenpeko atal batean biltzen dituzte bi egunkariok, parte-hartze horri ematen dioten pisu handiaren erakusle. Izan ere, bi egunkariren web bertsio soilak izatetik urrun daude jadanik.
Hiru zibermedioen arteko bat-etortze esanguratsuenetariko bat sare sozialei ematen dieten garrantzian dago: El Correo-k, El País-ek eta The New York Times-ek orrialdeak dituzte Facebook-en.
The New York Times-ek ematen duen parte-hartzeko aukera bere kazetariek sortutako informazioari lotuta doa kasu guztietan: albisteak bidali daitezke, komentatu (behin erregistratuta, El Correo eta El País-en ez bezala), albiste ikusienak zeintzuk diren jakin eta albisteen feed-ak jaso.
El País-ek eta, batez ere, El Correo-k, aukera horiekin batera, inkestak, foroak eta erabiltzaileen blogak ere badituzte, eta argazkiak edota bideoak bidaltzeko eta elkarrizketa digitaletan galderak egiteko aukera ematen dute. Parte-hartzea suspertzeko aukeretako gehienak “Participa” izenpeko atal batean biltzen dituzte bi egunkariok, parte-hartze horri ematen dioten pisu handiaren erakusle. Izan ere, bi egunkariren web bertsio soilak izatetik urrun daude jadanik.
Hiru zibermedioen arteko bat-etortze esanguratsuenetariko bat sare sozialei ematen dieten garrantzian dago: El Correo-k, El País-ek eta The New York Times-ek orrialdeak dituzte Facebook-en.
2010/10/04
Aurkezpena
Multimedia Komunikazioa unibertsitate masterreko lehen klase egun honetan, ariketa bezala, blog bat sortzeari ekin diogu. Ziberkazetaritza-ereduak eta genero berriak ikasgaian estreinatu dugu, baina dirudienez txoko hau ez da bakarrik aipatu irakasgairako tresna bat izango. Gainontzeko klaseetan ere ariketak publikatzeko erabiliko dugu.
Niri buruz: kazetaritza lizentziatura bukatu berri dut eta ikasketak osatzeko matrikulatu naiz master honetan. Multimedia-eduki eta tresnen munduan sartu eta euskaraz ikasten jarraitzeko aukera ona dirudi. Graduondoko honen eszenatokia Leioako Campusa izango da, berrikuntza-lanek labirinto bihurtuta.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

