3. zereginean azterturiko zerrendak erakusten du uste baino euskarazko baliabide eta tresna linguistiko gehiago dagoela Sarean denon eskura: ikusita dago egun inolako aitzakiarik ez dagoela euskara zuzen, jator eta egokia ez erabiltzeko.
Hizkuntza-sistemaren baliabide eta arau orokorrak, euskara batuaren arau akademikoak, estilo zaindu orokorrerako irizpideak, irizpide soziolinguistikoak eta terminologia eta fraseologia kontsultatzeko eta argitzeko baliabide eta tresna ugari daude Interneten: hiztegi orokorrak (Orotariko Euskal Hiztegia, adibidez), Hiztegi Batua (Euskaltzaindiarena, Hiztegi Batua Euskal Prosan...), euskalki ezberdinen inguruko atariak (Bizkaiera Batua Gaztelaniaz Hiztegia, Ondarrutar naturala...) etab. Baina komunikabideetan jarduterako orduan oso baliagarriak izan daitezkeen beste tresna eta baliabide batzuk ere badaude. Estilo-aukerak, diskurtso-bereizgarriak, testu-generoak eta testuak antolatzeko eta gidatzeko hizkuntza-baliabide eta tresnak hainbat dira: Ortotipografia EIMA, Hizkera juridikoa Justizia.net atarian, EiTBren gaikako hiztegiak etab.
Aipatu baliabide eta tresnek euskararen aberastasun linguistikoaz jabetzeko balio dute eta Interneten egoteak beren erabilera zabaltzea ahalbidetzen du, erabilera hori azkarragoa eta erosoagoa eginez gainera. Horretaz gain, kontsulta berezituak egiteko aukera egoteak (Jagonet, Dudanet...) erakusten du euskara plazaratzeko eta euskaldunei gertutasunez zerbitzu emateko kezka handia dagoela baliabide eta tresnak eskaintzen dituztenen aldetik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario