Euskarazko testu bat “The Times” egunkarian
(1820ko otsailaren 11)
Euskarak, hiztun kopuru txikia izan arren, nazioarteko prentsaren arreta deitu izan du noizbehinka hamarkadatan zehar. “The New York Times”, “The Washington Post” edo “The Times” bezalako egunkarietan geure hizkuntza, eskualde eta ohiturei buruz idatzi izan dute. Frankismoak suposatu zuen euskararen zapaltzeak ere oihartzuna lortu zuen, Estatu Batuetara bizitzera joan behar izan zuten euskaldunen istorioek bezala. “Goenkale” telesailari buruz ere artikuluren bat argitaratu da.
Associated Press agentziaren fotoalbiste bat,
1938ko urriaren 30ean
Baina XX. mendeko bigarren erditik aurrera ETAren indarkeriagatik izan gara albiste. “Euskara”, “euskera” edo “basque” hitzak terrorismoari buruzko informazioetan agertu dira nazioarteko prentsan.
ETAren terrorismoari loturik XX. mendean
nazioarteko egunkarietan argitaratutako titularretako batzuk
XXI. Mendeko egunkari gehienak oraindik idazteke daude. Espero dezagun hurrengo hamarkadek bestelako artikuluak ekarri ahal izatea euskaldunon inguruan.
Eduki hau zabaltzeko ondoko webguneetan kokatu dut:
ResponderEliminar- Facebook-en sortu dudan orrialde berrian: http://www.facebook.com/pages/Euskara-eta-euskaldunak-nazioarteko-prentsan/184384798249945
- Twitter-en: http://twitter.com/niretxokoa
- Aupatu.com atarian: http://www.aupatu.com/eu/user.php?login=Ni%20neu&view=history
- Sustatu.com-en (beren oniritziaren zain)
- Zabaldu.com-en: http://www.zabaldu.com/erabiltzailea/MKMikaslea/historia/
- ZuZeu.com-en, "Zeure kasa" atalean: http://zuzeu.com/2011/01/23/euskara-eta-euskaldunak-nazioarteko-prentsan/
- Euskonews.com atarian nire gaiarekin zerikusia duen artikulu batean iruzkina idatzi dut, argazki bat eta blogerako esteka gehituz: http://www.euskonews.com/0562zbk/kosmo56201es.html
- Euskaletxeak.net webguneko foroan "topic" bat ireki dut, "Euskera" atalean: http://www.euskaletxeak.net/index.php?option=com_fireboard&Itemid=177&func=view&id=158&catid=4
- Euskalkultura.com atariko arduradunei nire edukiaren berri emanez idatzi diet: http://www.euskalkultura.com/contact-info