Hemendik aurrera, euskal zinemarekin egiten ibili naizen bezala, hainbat post idatziko ditut beste gai bati buruz eta oraingoan euskara hartuko dut hizpide. Nire intereseko esparru bat jorratu dut datozen post horietarako materiala biltzeko: dokumentazio informatiboa. Datu-base eta hemeroteka digitaletan murgildu naiz ikusteko zer eduki argitaratu dituzten nazioarteko prentsan "euskara", "euskera" eta "basque" hitzak tatean zirela.
Esteka HONETAN izango dituzue euskarari buruzko sarrerak.