Euskararen zailtasunak nazioarteko prentsaren ikuspuntutik
Euskara isolatutako hizkuntza konplexu edota “dinosauro linguistiko” (“Cedar Rapids Gazette”, 1980-12-25) bezala deskribatu izan dute nazioarteko prentsan, noizbait mespretxuz ere. Egunkarientzat, euskarak historikoki izan dituen arazo nagusietako batzuek, hain zuzen, bere berezitasun, desberdintasun eta zailtasunean zituzten zergatiak. Hala ere, nolakotasun horiek aberastasunak ere badirela aitortu izan dute beste batzuetan.
Beste faktore batzuk euskararengan izan dituzten eragin kaltegarriak ere albiste izan dira. Frankismoak ekarri zuen euskararen zapalketak, adibidez, artikulu ugari eraman zituen nazioarteko prentsara hamarkadatan zehar. “The New York Times” egunkariak debekuaren zentzugabekeria noraino heldu zitekeen azaldu zuen 1950eko maiatzaren 6an: “Apaizek debekatua dute umeak izen euskaldunekin bataiatzea (…). Adibidez, mutiko bat Raimundo bezala bataiatu behar da, eta ez Ramuntcho izenarekin, nahiz eta bere familiarentzat Ramuntcho izenez ezaguna izango den. (…) Agintariek uko egiten diote izen euskaldunak dituzten itsasontzi edo arrantza-ontziak erregistratzeari”.
Trantsiziotik aurrera euskararen aldeko legeen, euskarazko komunikabideen, hezkuntzaren eta euskarazko argitalpenen berri ematen hasi ziren egunkari atzerritarrak. Baina lorpenei buruzko titularrak laster geratuko ziren estalita ETAren indarkeriaren ondorioz.
Post hau Twitter, Aupatu, Zabaldu eta Facebook-en kokatu dut.
ResponderEliminar