2011/01/31

3. langaia: Euskararen garabide estilistiko eta funtzionala multimedia alorrean

Maria Jesus Lamarcak "Características del hipertexto" lanean zerrendatzen dituen hipertestuaren testuinguru ezaugarri guztiek dute eragina, hein handiago edo txikiagoan, euskararen garabide estilistiko eta funtzionalean. Idatzizko euskarri tradizionaletatik multimediaren alorrera salto eginda, ezaugarri guztiek eraldatu dute diskurtsoaren eraikuntza eta hizkuntza-baliabideen kudeaketa: adibidez, multisekuentzialitateak ez-linealtasuna ezarri duen bezala, gradualtasunak hierarkizazio aukera mugagabeak ireki ditu eta multimediatasunak askotariko medioen bidezko estilo aukerak eraldatu ditu.

Multimediaren testuinguruan kazetariak gai izan beharko dira beren mezua arau eta joera berrien arabera eraikitzeko. Horrek eskatuko die, esaterako, testu generoak eta testuak antolatzeko eta gidatzeko hizkuntza-baliabideak moldatzea, beren mezuak estilo aukera berrietara egokitzea edota irizpide soziolinguistikoak kontuan hartuta erabiltzaileen eskakizunei erantzun egokiago eta osoagoak ematea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario