2011/01/16

2. zeregina: Prozesura-urratsak eta erabaki testualak ahozko zibertestuetan

Ahozko zibertestu baten planifikazioan eta sorreran ezinbestekoa da zenbait prozedura-urrats ematea eta hainbat erabaki linguistiko-diskurtsibo hartzea. Horien kontziente izateak produktuaren kalitatean eragina izateaz gain, sortzaileari alferrikako lanik egitea saihestu diezaioke.

Oso garrantzitsua da gaia, ikuspuntua edota generoa aukeratzea, zibertestuaren helburua zein den argi izatea eta elkarrizketatu potentzialen profilak kontuan hartzea.  Hala ere, ez da komeni beste testuinguratze, egituratze eta testuratze erabaki batzuk ahaztea: zibertestua hipertestu egitura baten barruan egongo dela kontuan hartuta, euskarria aukeratu behar da, eta erabaki horretan hartzailearen profilak (sozio-kulturala, geografikoa...) zeresan handia izango du; hipertestualitate, multimediatasun eta interaktibitate-aukera egokiak hartu beharko genituzke, betiere koherentzia eta kohesioa mantenduz; azterketa intertestuala burutu daiteke, geure testuaren tankerako beste testu batzuen analisia aberasgarria delako.

Beren garrantziaz jabetuta ere, erreportaje multimedia guztietarako ez da posible izango urrats eta erabaki guztiak hartzea: denbora eta baliabide faltek mugatuta egongo da askotan eduki horien sortzailea. Bestalde, zenbaitetan pausoetako batzuk ez da eman beharrik egongo (hizkuntza Euskadi Irratian printzipioz euskara izango da beti, adibidez) eta lehen urrats eta erabakiak ez dira beti berdinak izango (batzutan helburuaren zehazteak abiaraziko du prozesua eta beste batzutan gaiaren gaurkotasunak, esaterako).

No hay comentarios:

Publicar un comentario